Skip to main content

HH 0-1-2: Gabonetako egutegia

GABONETAKO EGUTEGIA HAURTZAINDEGIAN Kaixo familia, Gabonak ate joka ditugu eta, urtero bezala, HH 1. zikloko plangintza egoki bat egin ahal izateko zuen seme-alabak ikastolara etorriko diren jakin beharra daukagu. Galdetegia ABENDUAREN 11rako bete, mesedez. Eskertuko genizueke ahalik eta zehatzenak bazarete egunak eta ordutegiak markatzean, eta erabakitakoa errespetatzea mesedez.   GALDETEGIA TUTOREAK.
Gehiago irakurri

HH5: Etxeak eraikitzen

ETXEA-ERAIKUNTZA Gai honetan, HH5 urteko ikasleak ETXEA-ERAIKUNTZAREN gaia lantzen aritu gara eta, horretarako, buztinezko etxeak sortu ditugu apaingarri moduan. Asko disfrutatu dugu eskulan horiek egiten.                                                                                                             Tutoreak.
Gehiago irakurri

HH2: Elkarrekin ikasten!

ELKARREKIN IKASTEN! 2 urteko umeak  tamaina ezberdineko egur zatiekin esperimentatzen aritu dira aste honetan. Zatiok baliatuz dorreak egin eta ondoren dorrea suntsitzea izan da gehien gustatu zaiena. Haurrek oso gogoko dute material ezberdinekin jolastea, testura desberdinak, tamaina eta forma desberdinak ukitzea.
Gehiago irakurri

HH4: Inurritegia Ikastolako sarreran ikusgai

HH4: INURRITEGIA Hemen gaude berriz ere gure gelako ekintzen berri emateko. Oraingo honetan, gainera, gonbidapen batekin gatoz. Udazkenaren gaiari amaiera emateko, inurritegi bat egiten ibili dira gure 4 urteko txikiak. Gaurtik aurrera eta datorren ostegunera arte, ikusgai izango duzue ikastolako sarreran. Laster arte!
Gehiago irakurri

Lynx: azaroaren 8an guraso bilera

Azaroaren 8an, asteazkenean, 17:30ean ikastolako liburutegian Dakizuenez, urrian ekin genion Andramari Zornotzako Ikastolan ingeles eskolaz kanpoko ikastaroei  eta oso pozik gaude, aurten ere, ia 160 ikaslek jarri baituzue zuon konfiantza Lynx taldearengan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Gure egitasmoak arrakasta handia lortu zuen iazko ikasturte amaieran: txikiekin, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 4. Mailara arte egindako Showetan; nagusiekin, bestalde,  azterketa ofizialetan,…

Gehiago irakurri